P_20210529_150110_1
Eta gure garbiketa produktuak guhaurrek egiten baginitu, gure xahutzeak eta ondarkinak murriztuz ? Béatrice eta Martinen proposamena izan da “norberak egin dezala” tailerretan apirilean eta maiatzean. Haien experientzia pertsonalaz gain, formakuntza bat segitu dute Bil ta garbirekin horren kari.

 Egun hortan, 6 partaide elkartu ginen. Sarrere gisa, Béatrice-ek zero ondarkin kit-a erakutsi digu. Alabainan, vrak-arendako errekuperatu ontziak ekarri dizkigu : plastikozko eta berinazko ontzi eta boteilak, arroltze kutxak eta paperezko poltsa batzuk oihalezko zaku batean.

 “Ez du balio kontzientzia ona ukaitea berziklapena egiten baitugu, azaldu digute, berziklapena biziki garesti da. Ondarkin onena produzitzen ez duguna da.” Erran gabe doa segitu behar den ideia bat dela, are gehiago vrak-a garatu dugunetik Arruntzakoop-en.

Ondotik, plastikoa aipatu dugu. Bi animatzaileek erakutsi dizkigute beharrezkoak diren 7 produktuak etxe guziaren garbitzeko. Denak atxemaiten dira gure epizerian : soda bikarbonata, soda kristalak, soda perkarbonata (erran nahi bahitu ur oxigenatu solidoa), saboin beltza, azido zitrikoa eta Marseillako saboin lodi bat.

P_20210529_160443_1

Bakarrik edo nahasirik, lizuna eta gizena desgertarazten dute, eta ngurumena errespetatzen dute. Martinek bakotxari 3 gida ttipi banatu ditu, aholkuz eta amarrukeriaz beteak, erabil molde eta errezetekin azalduak.

P_20210529_160556

Ber momentuan, Béatrice-ek erakutsi digu nola egin errautsazko lesiba, zartagailu, balantza eta entsalada-ontzi batekin ekipaturik. Marseillako saboina puxkatuak, eta hiru soda formen (gorago aipatuak) nahasteak ondoko eragina dute : usainaren kentzea, gizena desagertzea, eta tasen kentzea. Lesiba hori frogatu ahal izan dugu, egindako banatua izan zaigulako. erabiltzen duen partaide patek dio bere xahutzeak 10taz zatituak izan direla !

Erakusketa bukatu da zola-anitzen produktuaren aurkezpenarekin. Aldi huntan saboin beltza eta soda kristalak nahasiak izan dira irakiten zuen ur kazola batean. Eskaini dizkigute ere erabiltzeko prest ziren lurrungailuak.

Eskertzen ditugu Béatrice eta Martine inizitiba eskuzabal horrendako. Eskaini digute motibazioa bai eta gako batzuk gure etxearen entretenitzeko molde arduradun batean. 

Annie eskertzen dugu ere, emandako harrerarendako bere etxean.

P_20210529_163542

ONDARKIN HOBERENA PRODUZITZENEZ DUGUNA DA. ADIBIDE BATZUK ONDARKINEN MURRIZTEKO EGUNERO, SOBERA BATAITU GABE…

Ondarkinak apaltzen direlarik, bizimoldea sinplifikatzen da ainitz. Usu soberakin ainitz baditugu.

Ez da dena kolpe batez aldatu behar. Pixkanaka aintzinatu behar da. 

  • Estalkiak erosi gabe
  • Erosketeri pentsatuz, erabaki onak egiten dira, hobetzen gira…
  • Gure ontziak erabiliz erosketendako, ez ditugu zikinutziak betetzen flakoin ainitzekin. 
  • Bakotxak bere zakuak, kutxak ekarriz, eta berriz erabiliz
  • Plastikozko ontziak atxikiz (ez ditugu botatzen, ondarkinen kopurua apaltzeko), goiz ala berant baliagarri izanen dira
  • Berinezko bokalak eta buteileri lehentasuna emanez. Baliagarri izanen dira atxikitzeko, hozteko, izozteko…

LINGETTE-AK BAZTERTUZ BEHIN BETIKO : KILO BAT LINGETTE-A = KILO BAT ONDARKIN !!!!

Zikinuntzian bukatuko dute eta ez dira trapu edo mikrofibrazko oihalak baino eraginkorrago (sustut ainitzez karioago dira ! )

STOP PUB bat erabili !

Ez da pentsatu behar berziklapena ATERABIDEA dela. Berziklapenak ere eragin kaltegarri bat badu ingurumenaren gainean. Ondarkinen garraioak, bereizketak, xehatzeak, garbitzeak, ekaien fusioak… ura eta aire kutxatzen dute sortuak diren gasekin. 

Vrak-a erosi ! Vrak-a erostea ekologikoa da, sustut norberak bere ontziak erabiltzen baditu. Elikagaien estaltze soberakinekin bukatu behar dugu. Kontsumitze soberakinekin bukatzen dugu, erosten baitugu justu kontsumitzen duguna.

ZERO-ONDARKIN KIT-A EROSKETEN EGITEKO

  • Zaku lodi bat edo 2
  • Zaku bat zakuendako, kraft poltsekin, errekuperatu behar direnak komisioneen ondotik. 
  • Arroltze kutxa bat. 
  • Buteilak (plastikaz edo berinez) olioarendako, txanpuarendako… vrak moduan
  • Berinezko eta plastikozko ontziak

______________

Ingurumena errespetazen duten produktuak erabiliz, guhaurrek eginez dena prest erosi baino, produktu kimiko kaltegarriak eta estalkiak baztertzen ditugu. Hasten dugu beharrezkoak diren produktu batzuk erosiz… Vrak moduan, edo paperezko estalkiekin, berriz erabiltzen ditugun untziak… Helburua delarik ahal bezain bat ontzi berrien erostearen sahiestea. Berriz erabiltzen dugu gure armairuetan baduguna. 

NIHAURREK EGITEN DITUT ENE ENTRETENITZE PRODUKTUAK.

Ene 7 osagarriak, eta kitto !

Soda bikarbonata :

Urratzaile goxo bat da, garbitzaile eta ur goxatzaile. 

Soda kristalak :

  • Datartratzeko
  • Materia gizenen disolbatzeko
  • Tasa zailen kentzeko
  • Iturgintzaren destapatzeko, eta emailaren garbitzeko
  • Egunero etxearen entretenitzeko

Soda perkarbonata (ur oxigenatu solidoa)

Tatxak kentzen ditu, xuritzen du, eta usaina kentzen lauzatzearen juntendako

Ozpin xuria

Gizena kentzen du, tartra kentzen du, antiseptikoa, desinfektatzailea, anti parasitoa, antifongikoa.

Saboin beltza 

Gizen kentzea, tatxa kentzea

Hotte-endako eta labeendako egokia, sakonki garbitzen du, dirdiraarazten du, elikatzen eta babesten ditu azalak.

Marseillako saboinaren blokeoa

Beharrezkoa, harraskaren ondoan du bere tokia.

Azido zitrikoa

Fama ona du tartraren kontra eta erdoilaren kontra duen eraginarendako. Zitroinaren printzipioa aktiboa da. 

➢ OLIO ESENTZIALAK

Olio esentzialek proprietate “farmakologikoak” dituzte. Ez dira urari nahasi behar, eta berotasunak inutilak bilakaarazaten ditu. Fragantziekin bai eta balar-xut zakuttoekin ordezka daitezke. Bestenaz onartzen ahal da garbiak ez duela deus usaintzen. 

Etxeko lesiban gehitzea inutila da. 

➢ JAVEL-A : ARRISKUTXUA !!!

Javel-a produktu toxikoa da. Bakteria guziak hiltzen ditu ( bai onak eta bai kaltegarriak).

Javel-a ingurumenarendako kaltegarri da… ahanzten dugu.

➢ GURE ETXEA SISTEMATIKOKI DESINFEKTATZEA GURE IMUNITATEA AHULTZEN DU.

Bainan errezeta sinple batzuk : sinpleak, naturalak, eko-arduradunak… bai eta ekonomikoak !

Ez da deus berezi ene erreztetan, interneten andan bat badira, nik errextasuna pribilegiatzen dut. Ez dut ez gogoa ez eta denbora ene egun guzien pasatzea produktuen egitean. Funtzionamendu hori egokia zait.

➢ BASERA GARBIGAILUARENDAKO :

Saboin beltz SK pastillaren lekuan+ KfK soda kristala maxinean uzkailia – Ozpin xuria irakuzketarendako eta gatz berpiztaileak.

➢ ZOLA MOTA DESBERDINENDAKO : LINOA – LAUZATZEA – TAULADA BERINDUA

Saboin beltz buxoin bat 3 ur bero litrotan

➢ MAXINEN DESTARTRATZEKO

  • Kafe maxina : 2 SK azido zitriko ur epel litro batean
  • Basera/lixiba garbitzailean : 6-8 KfK atabalean, ziklo bat edo gehio hutsik egin.

➢ ERRE DEN KAZOLA BATEN ERREKUPERATZEKO :

Bizpahiru SK bikarbonata soda, 2cm ur gehitu, irakiten ezarri… itzali, utzi eraginten

Berdin azido zitrikoarekin…

➢ ESKUZKO BASERENDAKO (KAZOLAK, ZARTAINAK…)

Marseillako saboin kubo bat, uzten dutana idortzen luffa oinarri batean (mustuka naturala)

Bikaina indukzio plaken garbitzeko, lan planoa… 

edo

Saboin beltz pixkatmustuka baten gainean, garbitu eta irakuzi.

➢ SUKALDEAREN LESIBATZEKO MURRUAK…

Saboin beltz buxoin bat + SK bat soda kristala ur beroan

➢ ENE ERRAUTSEZKO LESIBARENDAKO

200 gramo Marseillako saboina puxkatu (puxkatzen dut eta uzten dut idortzen) (garbitzeko)

– 100gramo soda kristal gehitu (gizenaren kentzeko)

  • 50gramo soda bikarbonata (usaina kenteko)
  • 50 gramo perkarbonata (tatxen kentzeko)

Edukia ongi nahasi

2 SK normalki zikindua den lixiba batendako, 3 zinez zikina den batendako. 

➢ OIHALAREN GAINEAN DEN GIZEN TATXA BATENDAKO 

Torratu oihala Marseillako saboin hezearekin… maxinean sartu.  

➢ ENE BERINENDAKO PRODUKTUA

KfK bat saboin beltz, 2 ur bero litrotan, rakletarekin.

BAPORISATZAILE ERABILTZE ANITZAREKIN

Beroarazi 75 ur cl. 

  • 2 SK saboin beltz, ongi nahasi disolbatzeko
  • SK bat soda kristala

Ongi nahasi baporisatzailean isuri baino lehen 

Trixatzen dut OE sorta batzuk gehituz (pasatua hobekio)… 

Egun guziz erabiltzen dut komunendako, bainu gelarendako… bai eta sukaldearendako

➢ KOMUNEN GARBIKETA

Komunetan, astean behin, isurtzen dut ozpin xuria ausarki oheztatu baino lehen. Broza ukaldi bat biharamun goizean.

SEKULAN KOMUNAK BIZKI ZIKINAK BADIRA…

3 SK soda perkarbonata irakiten duen ur litro batean. Ziloan isuri, eta 15 minutaz utzi, torratu eta tiratu xaza. 

edo

3 SK soda bikarbonata + Saboin beltz buxoin bat + ozpin xuri baso erdi bat : 

  • Isuri edukia komunetan direktuki
  • 30 minutaz utzi eragiten (edo gau oso batez)
  • Xaza tiratu torratuz broza batekin.

➢ DUTXAREN OINARRIA ETA MURRUAK :

Depende…

Azal guziak Marseillako saboinarekin torratzen dut… goxoa zeren muzatzen du pixkat. Ta beste aldietan 40g soda perkarbonata 500ml ur beroan (kasu muzzatzen du), Ongi pentsatu ontzi aski handi baten hautatzea, bai eta eskularruak… azal guziak torratzen ditut, broza batekin are egokiago da, juten ongi betetzeko, eta uzten dut eragiten. Ordion urarekin irakuzten dut.

➢ DUTXAREN PARETA :

Dutxen paretetan baporisatu ozpin xuri gordinarekin, beroa.

Utzi 15 30 minuta ozpinak ukan dezan behar duen denbora eragiteko. 

Mustuka bat bustitu, trapu bat, mikro fibra bat, eta soda bikarbonataz erraustu, dutxaren paretak torratu

Ongi irakuzi urarekin… rakleta pasatu

Bainan efikazena RAKLETAREN erabiltzea dutxa ororen ondotik egoiten da.

_________

MARIUS FABREN AMARRUAK landareen babesteko… saboin beltza, arma baliosa da

Laborantza biologikoan erabiltzen da, aterabide naturala eta ekologikoa da. 

Erabil moldea : 5 saboin beltz SK ur epel litro batean isuri. Utzi hozten, eta bota arrosa-landarearen hosto eta kanaberaren gainerat, edota tomateondoetan, kukuxoak, arrak… ukan ditzatezkenak. Ahal bezain bat goizean edo astirietan egitekoa egun ederra delarik. Ez ahantz hostoen gibela, nun kukuxoak atxemaiten diren gehienik.

DEODORANTE NATURAL BATEN EGITEA

Materiala

  • Balantza
  • Kazola
  • Entsalada ontzia/Katilua
  • Lixiba garbia (60°tan garbitua)
  • Desinfektatzeko alkola
  • Furtxeta, koiera, spatula

Osagaiak:

  • 40 gramo koko olioa
  • 6 gramo erle argizaria
  • 30 gramo soda bikarbonata
  • 20 gramo arto edo lur sagar fekula edo Arrow-root
  • Olio esentzial 15 sorta
  • Palmarosa (usaina)
  • Belar-xuta (lasaigarria)
  • Tea tree (bakterien kontrakoa)
  • Menta biperbeltztua (freskagarria)

PRESTAKETA

Lan azala eta tresnak desinfektatu

Su gainean, Mari bainuan, argizaria urtuarazi, eta koko olioa gehitu

Sutik kanpo, soda bikarbonata gehitu + fekula furtxetarekin irabiatuz

(puskak sahiestuz)

Olio esentzialak gehitu

Edukia ontzi batean isuri (sterilizatua eta garbitua lehenago), eta utzi hozten

Kasu : Olio esentzialak deskontseilatuak dira haurreri eta esperantzetan diren emazteeri. Ongi informatzea beharrezkoa da erabili baino lehen.  

ENE DEODORANTEA

Elikagai soda bikarbonata (biziki fina), besapeetan dutxaren ondotik… paregabea !

Teknika horrek pertsona batzuen gainean larrua narrita dezake. 

Ene axala aski sensible izan arren, ez dit kalterik eginten. Balio du entseatzea, ez du gauza haundirik kostatzen !