Aldatua izan daiteken dokumentua, kideen erabakitzen badute.

 

Ahalik eta guttien, produktuek JAO, ongailu, pestizida eta produktu sintetikorik ez dute ukanen. Desmartxa iraunkor eta bidezko trukaketetarik aterako dira produktu horiek (prezio justu bat ekoizlea ongi pagatzeko eta erosgarri izaiteko konstsumitzailearendako). 

Produktuak gizakia, ingurumena eta aberea errespetatzen duen desmartxetatik ateratzen dira. 

 Lehentasuna bertako ekoizleeri, ekoizle biologikoeri, bai eta zirkuito motzeri, elikagaien xahutzearen kontrako borrokari (partaidetzak epe mugatik hurbil diren ekoizkinen erabiltzeko), sasoineko fruitueri eta estalkien apaltzeari emanen dugu (vrac-aren erabiltzea posible zaigularik).

Hitzemaiten dugu erabateko gardentasuna segurtatzea, ekoizkinen informazioeri doakienez (produktuak identifikatuak izanen dira, argi izan dadin zein diren bertako produktuak, zirkuito motzak eta produktu biologikoak). Gardentasun bat segurtatua izanen da prezioen gainean ere (eros-prezioa = gostaprezioa)

Gure helburua da elikatze sano bat multzo haundi bati idekitzea !

Nola hautatuak dira ekoizleak eta ekoizkinak ?

Kideek dituzte hautatzen epizerian atxeman nahi dituzten mozkinak . Kide batek nahi badu epizerian ez den produktu bat, galdegin dezake, errespetatuz gaineko irizpideak, eta hautatuz kalitate irizpideetan hoberena den produktua (ikus beherago).

Kide batek atxemaiten duelarik jadanik epizerian den produktu bat, bainan gorago dena kalitate irizpideetan, proposa dezake ordezkatzea jadanik epizerian den produktua. Produktu batendako, ez badugu atxemaiten kalitate irizpideak errespetatzen dituen ekoizle bat, ondoko lerrorat pasatzen gira.

 

Kalitate irizpideak : 

  1. Bio eta bertako ekoizkina 
  1. Bio konbertsioan eta bertako produktua
  1. IDOKI ekoizkinak
  1. Bio edo IDOKI ez den produktua, konbertsioan ez dena, bainan oinarrizko printzipioak* errespetatzen dituena. 
  1. Bertakoa ez dena, bainan beharrezkoa eta bio edo konbertsioan
  1. Beharrezkoa bainan bertakoa ez dena, ez bio eta ez konbertsioan, bainan oinarrizko printzipioak* errespetatzen dituena. 

 

*Oinarrizko printzipioak lotuak dira gure elkarteak eta gure ekoizle partaideek eramaiten ditugun baloreeri (ingurumena, izadiaren, gizakiaren eta abereen errespetua). 4 eta 6 kalitate irizpideetan, ekoizkinak eta ekoizpen moldeak elkartearen kideen iritziari aurkeztua izanen dira, epizerian erreferentziatua izaiteko edo ez

p.