…Leheno

Leku Eder

Bada 30 urte, Arruntzan, mediku bat, farmazia bat, hiru ostatu, eta bi epizeria atxemaiten ahal ziren. Pixkanaka pixkanaka, hori guzia desagertu da eta ostatu bat bakarrik atxemaiten da.

2019

2019 bukaeran

Lehen bilkurak

Premieres réunions

2020

Otsaila

Biltzar orokor konstitutiboa
Martxoa

Construction Arruntz

Auzo zentro berri baten eraikitzeak elikagai komertzio berri batzuen sortzearen esperantza eragiten du.

Bainan damu haundi batekin jakin da ez zela hala izanen.  Auzo batzordean, herritar batzuek deliberatzen dute mugimendu baten bultzatzea : “Guhaurrek sortuko dugu gure epizeria”.

Udaberria

IMG-20200925-WA0005

Epizeria parte hartzaileen modelotik inspiratuz, ideiak bere bidea egin du. 4 hilabeteko gogoeta baten ondotik, antolatzeko lokal bat atxemana da. Bide bazterrean ezarritako panelen bidez, lehen bilkura batendako gomita zabaldua da bozken bulegoen bidean. Ospe haundia biltzen du hestetik. Beste bilkura ainitzek segitu dute, uda guzian, astearte oroz, geroz eta familia gehiago bilduz (100 familietara arribatu arte).

Uda

Travaux Arruntzakoop

Epizeria parte hartzaileen berezitasuna, da kideek dutela seegurtatzen funtzionamendua eta kideek bakarrik egin ditzazketela haien erosketak. Lan taldeak sortuak izan dira, bakotxak bere gaitasunak, experientziak eta dinamismoa ekar ditzan. Lokalaren antolatzeko obrak laguntzaileek eta prezioak hautsi dituzten enpresek eraman dituzte.

Urriaren 20a

Epicerie Arruntzakoop

Sekulako oldar horri esker, zazpi hilabete berantago, Arruntzakoop epizeriak bere ateak ideki ahal izan ditu.

Gure auzoaren biziari parte hartzen du gaur egun.