Damienek harrera egin die konposta egin nahi zuten kideeri. Orrialde huntan esplikatua zaizue nola egin daiteken konposta bat.
Hongarri hunen formakuntzak hiruzpalau hilabete hartzen ditu, eta badugun xantza, da gure klimak permititzen duela urte osoan konpostatzea. Kutxa desberdin batzuetan egiten du, urte osoan zehar baliagarri den konposta ukaiteko.
Teknika errexa da. Geriza begetal desberdinak emaiten ditu eta familiaren elikagai hondarkinak gehitzen ditu (dena puxka ttipietan moztu eta). Hondarkin organiko guziak egokiak dira, hezur eta arrain-hezurretaz aparte, ez direlako deskonposatzen. Oreka on bat atxiki behar da materia idor (egurra, belar idorra, hostoak…) eta materia hezearen (belar moztu freskoa, barazkien xurikiak…) artean.



Damien-en etxean den gehigarria, da komun idorrak erabiltzen ditugula, sega-zarriekin eta egur puxkekin. Hori guzia ere konpostatzaileetan gehitua da, eta nahasia ondotik. Ez du horrelako usainik botatzen, eta insektu ttipien presentziak frogatzen du konpostatzailearen osasun onaz. Deskonposaketa ona da printzipo batzuk errespetatu arau :
- Konpostatzailea itzalean utzi ahal bezain bat
- Hezetasun maila on bat atxiki, ureztatuz, edo idekiz konpostatzailea euria badelarik. Oxigenazioa ere inportantea da (2 aldiz astean), ahalbidetzen baitu bakterien lan eraginkor bat. Hortarako, Damienek erabiltzen duen tresna (https://www.esatdelodet.fr/compost/)
Gure gomitatzaileak bere sistema onuragarria zela agerian ezarri du, erakutsiz nola baliosa zen bere baratzearendako. Lur arin eta malgua, barazki onekin uda hunendako.
Komun idorrak izan ala ez, denek has dezakegu inizitiba hori. Gure etxeko hondarkinen tamaina apal lezake, eta lurraren kalitatea hobe lezake manera naturalean.
Konpostatzaile baten errezibitzeko urririk, bitagarbi-ri galdea aski da egitea : https://www.biltagarbi.com/eco-gestes/composteur/


